ARKITEKTURAREN ASTEA 2024
KARTEL LEHIAKETAREN ERAKUSKETA
Sevillatik, Valentziatik, Madrildik, Bizkaitik, Salamancatik, Bartzelonatik eta beste hiri batzuetatik iritsi dira aurten 2024ko Arkitekturaren Asteko kartela izateko lehiatu diren 16 proposamen irudimentsuak.
Bisitatu online erakusketa eta ezagutu bere ikuspuntuak.
KARTEL IRABAZLEAK:
1. saria: «Espaloiak» – Ileana Rudametkin eta Rebeca Rodríguez Rudametkin – (Valentzia)
2. saria: «Panots» – Frederic Bosch Estebanez – (Bartzelona)
3.saria «Tramak» – Marta Eugui Ramos – (Araba)
Lehiaketara aurkeztutako proposamenak
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzatik eskerrak ematen dizkiegu parte hartu duten pertsona guztiei eta zorionak ematen dizkiegu egindako lanagatik.