ERAKUSKETA: XABIER UNZURRUNZAGA
“UPV/EHUko AGETeko Hirigintza saileko ikastaro desberdinetako irakasle katedraduna, 1990. urtetik 1992ra UPV/EHUko Arkitektura Sailaren zuzendari ohia, 1992 eta 1995 urte bitarteko aldi erabakigarrian zentro bereko zuzendari ohia, Unzurrunzagak eskala desberdinetarako proposamen nahaste zabala ematen dio euskal arkitekturaren panoramari -ingurune hurbilenetik lurraldearainora, etxe-eremutik mugaz haraindikorainora-, XX. mende bukaerako eta XXI. mende hasierako hamarkadetan Euskal Herriko garapen arkitektoniko eta urbanistikoa ulertu ahal izateko garatutako proiektuak, analisia eta funtsezko formulazioak.
Politikoki eta sozialki une oso korapilatsuetan, eta agente publiko eta pribatu desberdinen aurrean, Unzurrunzagak arkitektoaren irudia babestu du beti gure ingurune bizigarri egokiari eragiten dioten erabaki-eremu guztietan ezinbesteko pieza bezala -arkitektura hiri-eraikitzaile bezala azken finean-. Presentzia aktibo hori gabe oso korapilatsua da euskal arkitektura garaikidean garatutako hiri-konfigurazio prozesu desberdinak ulertzea, eta horrela frogatzen du Xabier Unzurrunzagaren berezko lanak, gainera bere kasuan gehitutako gogo handiz, bere zerbitzuak eskaini dizkien taldeekiko eta lanbidearekiko konpromisoaren adibidea bihurtzen dutena.”
_
Erakusketa ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ak arte, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea 69-71. Bilbao), irailaren 4etik urriaren 6ra arte.
_