HIRI IKUSTEZINAK
Bilboko itsasadarraren inguruan eraiki ez diren proiektuak
Hiriak, ametsak bezala, desiraz eta beldurrez daude eratuta, baina haien diskurtsoaren haria sekretua da, haien arauak zentzugabeak, haien ikuspegiak engainagarriak, eta gauza orok ezkutatzen du beste zerbait. Italo Calvino, Hiri ikusezinak
Hiriak desiren, interesen, ametsen eta paisaien lekukotasun bizia baizik ez dira. Beraien bazterren eraikuntza eta dekonstrukzio etengabea egiten den bitartean, hiriek aurrera eta atzera egiten dute, arkitektoen eta hirigileen lanek eta ideiek gidatuta.
Erakusketa honek artxiboetan murgildu nahi du, Bilboko itsasadarraren inguruan eraiki ez diren ikuspegi horietako batzuk berreskuratzeko.
Horrela, ur-fronte alternatiboa eraiki nahi du, ez oraingoa ordezkatzeko, baizik eta profesional handien lana eta jakintza balioesteko, gauzatu ez bazen ere, oraingo hiriko paisaien oinarriaren sostengua izan baitzen. Aldi berean, erakusketak ikusleen interesa eta kritika piztu nahi ditu, eta, azken batean, hiri oso baten amets-irudia ere bai, denoi dagokigulako haren etorkizuna.
Erakusketa ikusgai egongo da 2016ko abenduaren 12tik aurrera Metro Bilbaoko geltokietan. Hasiera batean Indautxu eta Deustuko geltokietan egongo da, hurrengo hilabeteetan erakusketa ibiltari bihurtuko delarik, gizartearen bidera irteteko asmoarekin.
.