2025eko GABONETAKO HAURRENTZAKO TAILERRAREN DEIALDIA
2025eko Gabonetako Haurrentzako Tailerrerako deialdi irekia!
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak haurrei zuzendutako arkitektura-tailer bat diseinatzeko eta egiteko proposamenak aurkeztera gonbidatzen ditu elkargokideak, sormena, jolasa eta ikaskuntza uztartuko dituena.
Tailerra abenduaren azken astean izango da, Ordezkaritzaren instalazioetan.
Aurrekontua: 375 €(zerga-oinarria).
Aurkezteko epea: 2025eko abenduaren 2ko 12:00ak arte.
Bidali zure proposamena kultura.bizkaia@coavn.org helbidera (gaian 2025eko Gabonetako Tailerra adieraziz).
2025eko GABONETAKO HAURRENTZAKO TAILERRAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

