“MEMORIA TXIKIA” HITZALDIA IÑIGO DE VIARen kontura – Coavnbiz

“MEMORIA TXIKIA” HITZALDIA IÑIGO DE VIARen kontura


Loading Events
This event has passed.

ARKITEKTURAREN ASTEKO JARDUERAK

“MEMORIA TXIKIA” HITZALDIA
IÑIGO DE VIARen kontura

Memoriari eta ondareari buruzko sarrera bat da, “memoria txikia” deitzen diodanaren inguruan. Eraikinak kontserbatu behar ditugun heinean, hiriaren izaerari eutsi behar diogu, eta izaera hiriaren osotasunak, materialek, formek edo tipologiek ematen dute; eraikin garrantzitsuak, antzinakoak, baina baita beste batzuk ere, xumeak eta hurbilagoak, eta baita hiriko espazioak ere; kaleak edo plazak.

Iñigo de Viar arkitektoak 70eko hamarkadako Bilbo galdu berriari buruz hitz egingo digu, gaur egun indar dramatikoa duen hiri heze eta argi-ilunez.
Ondarearen irismenari buruz ere hausnartuko da, Carlos Lazaro arkitektoarekin batera hitzaldi partekatu bati hasiera emateko: noraino edo nola kontserbatu.

Iñigo de Viar arkitektoak emango du hitzaldia, Carlos Lazaroren parte-hartzearekin, urriaren 16an, 19:00etan, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Areto Nagusian.