BISITA GIDATUA – ZABALGUNEA, BERE PLAZAK ETA “HIRIA PENTSATZEKO” MODU DESBERDINAK – Coavnbiz

BISITA GIDATUA – ZABALGUNEA, BERE PLAZAK ETA “HIRIA PENTSATZEKO” MODU DESBERDINAK


Loading Events

Doako bisita gidatuak!
Zabalgunea, plazak eta «hiria pentsatzeko» modu desberdinak

Bilboko bi plaza, biak garrantzitsuak eta beren historia markekin:
Plaza Biribila, hiriko esanguratsuenetako bat, gaur egun bide-trafikoak sakrifikatua, baina trenbide-geltokiak eta inguruan bankuak pilatzeak ezaugarritzen duten iraganarekin.
Eta Zabalburu Plazak, bere iragan loriatsuarekin, hiriaren sarreretako batean kokatua, lehen trafikoari sakrifikatua, gaur egun diseinu berri batekin baso bat eta oinezkoentzako gune batzuk ditu.
Bien artean, Abando-Indalecio Prietoko geltokia. Horren birmoldaketak, nasak lurperatuz, dagoen hesia kenduko du eta Bilboko erdigunerako aukera handia sortuko du.

Gidariak: Bernd Nitsch eta Ane Zulueta

Ekainak 7, larunbata

Hizkuntza: Gaztelania – Ordutegia: 09:30-11: 00
Hizkuntza: Euskara – Ordutegia: 12:00-13: 30
* Euskara; Gutxieneko plaza kopurua betetzen ez bada, bisita ele bitan (euskara-gaztelania) egiteko aukera aztertuko da.

Ibilbidea: Ibilbidea Plaza Biribilean hasiko da. Hurtado Amezaga kalean gora, trenbideen ondoan geldituko gara. Zabalburuko dorreen merkataritza-gune zaharrera sartuko gara une batez, eta plazaren erdian amaituko dugu ibilbidea.

Bisitak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak baitira.

Izena emateko mezu elektroniko bat bidali behar da KULTURA.BIZKAIA@COAVN.ORG helbidera eta bertan honako hau adierazi: “Bisita gidatuak” eta mezuaren edukian: gaztelania edo euskara, izena bisitara joango den pertsonaren edo pertsonen abizenak eta harremanetarako telefonoa (izena emateko azken eguna ostirala izango da, ekainaren 6a, 12:00etan).
Adingabeak bisitan joaten badira, tutore edo arduradun baimendu batek lagundu beharko die.