ARKITEKTURAREN ASTEKO KARTEL LEHIAKETA – Coavnbiz

ARKITEKTURAREN ASTEKO KARTEL LEHIAKETA


Loading Events

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak ARKITEKTURAREN ASTEA antolatu du, 2025eko urriaren 6tik 12ra bitartean.
Aurten arkitektura-ondarean zentratu dugu gaia, 2025eko ondare-jardunaldiekin bat eginez.
Panelak, beraz, Mugimendu Modernoaren Arkitekturan oinarrituko dira, ondare berrienari balioa emateko. Arkitektura modernoaren eta Bilbo edo Bizkaiaren arteko lotura positiboki baloratuko da, lurralde horrek hartzen baitu Ordezkaritzaren lana.
Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute, eta parte-hartzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du. Lanen harrera irailaren 3ko 12:00ak arte egongo da zabalik eta kultura.bizkaia@coavn.org helbidera bidali beharko dira.
Irabazleak 450 €jasoko ditu, eta bi aipamen egingo dira argitalpen-sorta bat eskuratzeko.

Askatu zure alderik sortzaileena eta parte hartu lehiaketan!