FÉLIX IÑIGUEZ DE ONZOÑO JAUNARI OMENALDIA – Coavnbiz

FÉLIX IÑIGUEZ DE ONZOÑO JAUNARI OMENALDIA


Loading Events
This event has passed.

Felix Iñiguez de Onzoño Jaunari Omenaldia

Pasaden irailean Felix Iñiguez de Onzoño jauna joan zitzaigun (1922-2018). 1950ean elkargotu zenetik, EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzara oso lotuta egon zen, eta ordudandik lanbidearen jardunaldiaren bere ibilbide luze eta emankorrak, gure inguruan pasaden mendeko bigarren erdian eraiki izan diren arkitektura adibide onenetariko hainbat utzi dizkigu.

Bere legatuak, arkitektura obratik haratago, barne hartzen ditu baita ere bere jarrera adeitsu eta eskuzabala, bere anai José Luis, Eugenio María de Aguinaga, Juan Daniel Fullaondo, Emiliano Amann edo Carlos Lázaro arkitektoekin izandako lankidetza ezberdinek aditzera ematen dutenez, besteak beste.

EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzatik, omenaldi baten bidez, bere irudia antzeman nahi dugu. Jardunaldia abenduaren 17an izango da, 19:00etan, elkargoko Areto Nagusian. Bere bizitzaren ibilbidea nabarmentzeko asmoz, jardunaldi profesionalean zein bere eguneroko bizitzan bere ondoan egon ziren pertsona ezberdinen parte hartzea izango dugu omenaldian.

2018ko abenduaren 17an, astelehena, 19:00etatik 20:30etara, EHAEOko Bizkaiako Ordezkaritzako Areto Nagusian, Félix Iñiguez de Onzoño Jaunari egingo zaion omenaldiaren egitaraua:

1.Agurra eta ongi etorria

.-Matxalen Acasuso Atutxa andrea. EHAEOko Dekana

.-Iñigo Basáñez Alfonso jauna. EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzako Presidentea

2.Intervenciones de los Arquitectos:

.-Eduardo Escauriaza Fernández de Córdova jauna

.-Carlos Lázaro Inchausti jauna

.-Elias Más Serra jauna

3. Mahai inguru irekia.

Jardunaldi amaieran gosegarri bat eskainiko da.