IRAGANA ETORKIZUNA SARIAK
EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzako Ondare Batzordetik IRAGANA ETORKIZUNA sari berriak sortu ditugu, gure ondare arkitektonikoan egindako esku-hartzeak aintzatesteko eta balioesteko.
Nori daude zuzenduta?
BIZKAIAko eraikin, lokal, pasealeku, kale edo plaza BERRESKURATZEKO, ERABERRITZEKO, BIRGAITZEKO EDO BALIOAN JARTZEKO obrak egin dituzten arkitekto elkargokide guztiak aurkeztu ahal izango dira.
Obrak 2022ko urtarriletik 2024ko uztailaren 31ra bitartean egin beharko dira.
Zer sari ematen dira?
Bi kategoria daude:
– “S” jarduketak, obra txikietarako, hala nola atarietan edo 50 m2-tik beherako azalera duten espazioetan esku-hartzeak egiteko.
– “XL” jarduketak, gainerako esku-hartzeetarako.
Bi kategorietan, sariak diploma egiaztagarri bat eta plaka oroigarri eta identifikatzaile bat dira, eta esku-hartzea egin den lekuan jarriko dira.
Noiz arte aurkez daitezke hautagaitzak?
Aurkezteko epea luzatu egin da eta 2024ko uztailaren 31ra arte egongo da zabalik.
2024ko irailean jakinaraziko dira sarituak.