EHAEOko 20 beken zozketa
BAL Arkitektura Latinoamerikarraren zortzigarren Biurtekoa, 2023. edizioa, Iruñean ospatuko da irailaren 26tik 29ra bitartean. Hori dela eta, EHAEOk 20 bekaren bidez programatutako jardueretara joateko gonbita egiten die bere elkargokideei. Horrela, bertaratze libre eta osoaz gozatu ahal izango dute eta identifikadore bat jasoko dute, ongietorri-poltsa batekin batera, BALeko liburuekin eta biurtekoko beste material batzuekin.
BALek Latinoamerikako arkitekto gazteen proiekzioa ezagutarazi nahi du Espainian, bi lurraldeetan horiek bultzatzen lagunduz. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dira, hala, nola erakusketak, hitzaldiak eta mahai-inguruak, arkitekturak Latinoamerikan gaur egun duen egoeraren ikuspegi globala emateko.
Beketako bat eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da coavn@coavn.org helbidera, 2023ko irailaren 21eko (osteguna) 12: 00ak baino lehen, gaian “EHAEO BAL bekak” adieraziz eta honako informazio hau erantsiz:
◾️ Izen-abizenak
◾️ Posta elektronikoa
◾️ Telefono-zenbakia
Bekak zozketa bidez esleituko dira. Halaber, onuradunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie, akreditazioa egiteko jarraibideekin. Bertaratutakoei bertaratze-ziurtagiriak emango zaizkie.