2 GAZTE-TAILER EGITEKO DEIALDIA – Coavnbiz

2 GAZTE-TAILER EGITEKO DEIALDIA


Loading Events

Nolakoa izango litzateke sorkuntza eta arkitektura une bat partekatzea?

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak proposatu du gazteentzako bi (2) tailer egitea urrian, 2025eko Arkitekturaren Astea dela eta.
Tailerrak Ordezkaritzaren kultur jardueren parte izango dira, eta KULTURA ARKITEKTONIKO HIRITARREAN ikasteko eta prestatzeko gune bat sortzea izango dute helburu. Oraingo honetan, gazteei zuzendua. Tailer hau 2025 Arkitektura Astearen programazioan txertatuko da eta ondare arkitektonikoari balioa emango dio.

Eman forma gazteen arkitektura tailerraren zure proposamenari eta bidali kultura.bizkaia@coavn.org helbidera 2025eko irailaren 3a baino lehen, 12:00etan.

Animatu eta parte hartu!