12 hilabete 12 emakume-arkitekto
12 meses 12 arquitectas
2022tik aurrera, Bizkaiko Ordezkaritzak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko gainerako ordezkaritzekin batera, bat egin du Gipuzkoan 2019tik aurrera egiten den 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenarekin, Claudia Penneseren eskutik.
Jarduerak izan duen arrakastaren ondoren eta duen garrantzi estrategikoa ikusita, gure kolektibotik berdinen gizarte bat eraikitzen lagundu nahi dugu eta, horregatik, gainerako lurraldeetako emakume arkitektoak ikusgai jartzen jarraitu nahi dugu.
12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimen global bihurtzen da, lau lurraldeei eta herritar guztiei irekia, gure profesionalen esperientziatik partekatzeko, hitz egiteko eta ikasteko foroa
Martxoko, apirileko, maiatzeko, ekaineko, urriko eta azaroko lehen ostiraletan egingo dira topaketak, eta abenduan itxiera ekitaldi batekin amaituko da. Ordutegiak ohikoa izaten jarraituko du: 13:00etatik 15:00etara.
2022 honetarako gonbidatutako arkitektoen zerrenda bidaltzen dizuegu.
Zuen zain gaude
12 hilabete 12 emakume-arkitektoko hirugarren eta laugarren topaketako bideoa berrikus dezakezu.
Maiatzaren 6an: Gloria Iriarte eta Jimena Ruiz de Landa. COAVN Bizkaia.
Hitzaldia bideoa Gloria Iriarte-Jimena Ruiz de Landa
Ekainaren 3an: Elisa Martínez Beitia eta Gentzane Goikuria. COAVN Bizkaia.
Hitzaldia bideoa Elisa Martínez_Gentzane Goikuria
Hurrengo ekitaldiak:
Urriaren 7an: Maier Vélez eta Ane Arce. Nafarroako COAVN. EMAN IZENA
Azaroaren 5ean: Agnieszka Stepien eta Arritokieta Eizagirre. Arabako COAVN. EMAN IZENA
Abenduan zehar: itxiera jardunaldia. COAVN Gipuzkoa. EMAN IZENA