–
JULIÁN Mª DE LARREA BASTERRA
JAUNARI OMENALDIA
–
2017ko abenduan, Julián Mª de Larrea Basterra jaunak utzi egin gintuen (1925-2017). 1957an elkargokide egin zenetik, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzari lotuta egon da, eta ogibidean izandako ibilbide emankor hori gure inguruan islatzen da, aurreko mendeko azken hereneko arkitekturaren adibide nabarmenetako batzuetan.
Bere legatuak, arkitektura-lanaz harago, bere ibilbidean zehar partekatu zuen jarrera eskuzabala hartzen du barne; besteak beste, Rufino Basañez eta Esteban Argárate arkitektoekin egindako elkarlanen bidez. EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan omenaldia egin nahi diogu haren irudiari, martxoaren 6an, ostirala, 18:00etan, Ordezkaritzako Ekitaldi Aretoan egingo den omenaldiaren bitartez.
Ekitaldian bere ibilbidean sakondu duten hainbat pertsonak hartuko dute parte, Julianen bizitza azaltzeko asmoz.
Julián Mª de Larrea Basterra jauna omentzeko ekitaldiaren egitaraua. EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Ekitaldi Aretoan izango da, martxoaren 6an, ostirala, 18:00etatik 19:30era.
Agurra eta ongietorria
.-Matxalen Acasuso Atutxa andrea. EHAEOko dekanoa
.-Iñigo Basáñez Alfonso jauna. EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzako presidentea
Hizlarien mintzaldiak:
.-Javier González de Durana Isusi jauna. Arte-historialaria
.-Carlos Garmendia Fernández jauna. Arkitektoa
Mahai-inguru irekia.
Ekitaldia bukatu ostean aperitiboa eskainiko da.
–