“MEMORIA TXIKIA” HITZALDIA IÑIGO DE VIARen kontura – Coavnbiz

“MEMORIA TXIKIA” HITZALDIA IÑIGO DE VIARen kontura


Loading Events

ARKITEKTURAREN ASTEKO JARDUERAK

“MEMORIA TXIKIA” HITZALDIA
IÑIGO DE VIARen kontura

Memoriari eta ondareari buruzko sarrera bat da, “memoria txikia” deitzen diodanetik. Eraikinak kontserbatu behar ditugun heinean, hiriaren izaerari eutsi behar diogu, eta izaera hiriaren osotasunak, materialek, formek edo tipologiek ematen dute; eraikin garrantzitsuak, antzinakoak, baina baita beste batzuk ere, xumeak eta hurbilagoak, eta baita hiriko espazioak ere; kaleak edo plazak.

70eko hamarkadako Bilbori buruz hitz egingo da. Hiri heze eta argi-ilunekoa da, eta egun galduta dagoen indar dramatikoa du. Ondarearen irismenari buruz ere hausnartuko da, hitzaldi partekatu bati hasiera emateko: noraino edo nola kontserbatu.

Iñigo de Viar arkitektoaren hitzaldia urriaren 16an izango da, 19:00etan, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Areto Nagusian.

 

Biografia:

IÑIGO DE VIAR 1960an jaio zen Bilbon, Madrilen hasi zuen Arkitektura karrera eta Donostiako Arkitektura Eskolan amaitu zuen, 2005ean Arkitekto Doktore titulua lortuz. 1989az geroztik, irakasle-lana eta jardun profesionala uztartzen ditu. Hainbat lehiaketatan irabazle suertatu da, beste aintzatespen eta aipamen batzuk jasotzeaz gain. Bere proiektuak nazioko eta nazioarteko argitalpenetan zabaldu dira, eta erakusketa eta hitzaldietan parte hartu du. Egoitza Bilbon izanik, Viar Estudiok hiru hamarkada baino gehiagoz garatu ditu bizitegi-proiektuak eta erabilera publikoko eraikinak.