ZINEMA, ARKITEKTURUR ETA HIRI ZIKLOA – HIRI BIZIA – “La Batalla de Solférino” – Coavnbiz

ZINEMA, ARKITEKTURUR ETA HIRI ZIKLOA – HIRI BIZIA – “La Batalla de Solférino”


Loading Events

ZINEMA, ARKITETKTUR ETA HIRI ZIKLOA – HIRI BIZIA

LA BATALLA DE SOLFÉRINO
Justine Triet, 2012 (93′)

2012ko maiatzaren 6a, igandea, Solférinon (Frantzia). Sarkozy eta Hollanderen arteko bigarren itzulia bozez bozka eztabaidatzen ari da. Laetitia, telebistako kazetariak, lehendakaritzarako hauteskundeen berri ematen du. Baina, goiz goizetik, haurtxoek negar egiten dute, bere lehen zigarroa gosaltzen duen bitartean jantzi behar da, haurtzaina ez da heltzen eta bere mutillagunak ez du bakarrik utziko. Egun bizia Solférino kalean. Hori gutxi balitz, senar ohia sartzen da eszenatokian, bere abokatua eta aholkulari sentimental afizionatua lagun duela, haurrak ikusteko eskatuz.

Solferinoko gudua Justine Triet zuzendariaren debuta irudikatu zuen, duela gutxi Canneseko Urrezko Palma irabazi zuen Erorketa baten anatomia lanarekin. Filma 2012 urteko 10 film onenen artean hartu zuten Cahiers du Cinema-ren arabera. Hauteskunde egunean filmatua eta erreferente estetiko nagusitzat Nouvelle Vague edo Dogmaren zinema duela, Solferinoko guduak fikzioa txertatzen du Frantzia asaldatu baten erregistro dokumentalean. Emaitza komedia gazi-gozoa da, ironiaz eta umorez dabilena publikotik pribatura, komunikabideetatik ikara batera, sexu harremanetatik iraultzara, istorio pribatuetatik Historiara.

Osteguna, apirilak 24 – 19etan. Sarrera doan.
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren ekitaldi-aretoa. Mazarredo zumarkalea, 71 – Bilbo