«EMAKUMEAK ETA ARKITEKTURA: ERREALITATE DESBERDINAREN ADIERAZLEAK»
Hitzaldi honek arkitektuek lanbidean egindako ibilbidea erakutsiko du, aitzindarien lehen urratsetatik gaur egunera arte. Euskal arkitekturaren aitzindariengan jarriko da arreta, haren ekarpena eta ondarea ikusaraziz. Ibilbide horretan, Espainiako Estatuko lehen arkitektoetatik hasi eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean (EHAEO) emakumeak sartu arte, Euskal Autonomia Erkidegoan lizentziatu ziren lehenengoak aztertuko dira. Gainera, duela gutxiko estatistiken bidez, arkitektoek Euskal Herrian gaur egun duten egoerari buruzko gogoeta egingo da, lanbide bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzeko bidean aurrerapenak, oztopoak eta etorkizunerako aukerak identifikatuz.
Hitzaldia Verónica Benedet-en eskutik, modalitatea (online/presentziala). Aldez aurretik izena eman behar da online modalitaterako, FORMULARIO honen bidez, martxoaren 11 baino lehen, 12:00etan.
Martxoak 11, asteartea – 19:00etan.
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren ekitaldi-aretoa
****Únase a la reunión de Zoom
https://us06web.zoom.us/j/85289637827?pwd=idEtsa7FDEWZNbMbdE8lHqaBoG91Dn.1
ID de reunión: 852 8963 7827
Código de acceso: 599277