ARKITEKTURAREN ASTEAREN JARDUERA OSAGARRIAK
URBAN SKETCHING JARDUERA
Urban Sketching-a inguratzen gaituen guztia marraztea da, zuzeneko behaketaren bidez. Normalean koaderno batean eta aire zabalean marrazten da, baina beste formatu batzuetan eta barrualdean ere egin daiteke.
Era berean, ez dago definitutako teknikarik; arkatzez egindako marrazkiak izan daitezke, baita errotulagailuak ere, akuareletaraino.
Dibujatolrato talde ireki eta autogestionatua da, marrazketarako grina partekatzen duten pertsonez osatua, eta haien eta inguruko komunitateen artean harremanetan jartzen dira marrazten jardunez, kalean eta naturalean.
“Bilboko Zabalguneko eremu homogeneoak marraztuz” izeneko jarduerak Javier Cenicacelaya arkitektoaren gida izango du. Zabalgunearen sorreraren testuinguru historikoa, ezaugarriak, antzemandako eremuak eta garrantzia azalduko dizkigu. Gutxienez bi geldialdi egingo dira eremu horiek osatzen dituzten eraikinak marrazteko.
Teknika librea izango da, eta ez da marrazketa-ezagutzarik behar bertaratzeko. Materialak ekarri behar badira (koadernoa, arkatzak, errotuladoreak, akuarelak, etab.), pertsona bakoitzak garatu nahi duen teknikaren arabera.
Elkargunea EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritza da (Mazarredo zumarkalea 69), 18:00etan, eta, amaieran, elkartu egingo gara marrazkiak bateratu eta elkarrengandik ikasteko.
Parte hartu nahi dutenek kultura.bizkaia@coavn.org helbidera idatz dezakete.
Data: Urriak 14
Ordua: 18:00etatik 20:00etara
Elkargunea: EHAEOren Bizkaiko egoitza (Mazarredo zumarkalea, 69 – Bilbo)