LEHIAKETAREN AURKEZPENA : EUROPAN “HIRI BIZIAK” – Coavnbiz

LEHIAKETAREN AURKEZPENA : EUROPAN “HIRI BIZIAK”


Loading Events
This event has passed.

LEHIAKETAREN AURKEZPENA

17. EDIZIOA

EUROPAN “HIRI BIZIAK”

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak EUROPAN lehiaketaren 17. edizioan parte hartu du aurten. Erabilerarik gabeko industria-eraikin batean zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko orube bat du Eibarren.

Arkitekto gazteentzat esklusiboki zuzendutako lehiaketa da (40 urte gehienez)

Maiatzaren 24an, 18:30ean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren Areto Nagusian, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek lehiaketan parte hartu nahi duten gazte kolegiatuei proposamena azalduko diete.
Aurrez-aurreko jardunaldi horretan, 5 bat minutu irauten duen Eibarko eremuko bideo bat aurkeztuko da. Arduradunen on line parte-hartze gehiago ere egongo dira (Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendaria, Europako ordezkaritza nazionaleko idazkaria). Bertaratutakoekin elkarrizketa irekia izatea sustatuko da.

Lehiaketaren gaineko informazio gehiago