BISITA GIDATUAK ARKITEKTURAREN ASTEAN – Coavnbiz

BISITA GIDATUAK ARKITEKTURAREN ASTEAN


Loading Events
This event has passed.

BISITA GIDATUAK
ARKITEKTURAREN ASTEAN

 

Arkitekturaren Astea ospatzeko modu zoragarri bat hirian murgiltzea da, hura aztertzeko eta haren historia eta ondaretik ikasteko.
Ibilbideak eta edukiak jende guztiarentzat irekita daude, arkitekto eta arkitekto espezialisten eskutik hiriaren arkitekturan eta eraldaketan sakondu ahal izateko.

ARRAZIONALISMOAREN ETA MUGIMENDU MODERNOAREN AZTARNA BILBON. ZABALGUNEKO HIRUGARREN BELAUNALDIA

 

Arkitekturako bisita gidatuak.

Urriaren 7a, ostirala. Gaztelaniaz.

1. Ibilbidea. La Concordia geltokia – Moyua plaza. 17:00etan (BETETA)
2. Ibilbidea. Moyua plaza – BBAA Museoa. 18:45 (BETETA)

Urriaren 8a, larunbata. Elebiduna (euskaraz gaztelaniaz)

1. Ibilbidea. La Concordia geltokia – Moyua plaza. 10:30etan
2. Ibilbidea. Moyua plaza – BBAA Museoa. 12:15

Ibilbidea Bilbon (ordubete eta 30 minutu inguru)

Bisitak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak baitira.

Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat kultura.bizkaia@coavn.org helbidera, gaian “Bisita gidatuak – Arkitekturaren Astea” jarrita, eta mezuaren gorputzean: bisitan joango den pertsonaren edo pertsonen eguna, ordua, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa. (izena emateko azken eguna: urriaren 7a, ostirala, 14:00etan).

Bisitara adingabeak joaten badira, tutore edo arduradun baimendu batek lagunduta joan beharko dute.