AURTENGO KARTELEN LEHIAKETA
2022 ARKITEKTURAREN ASTEA
COAVNren Bizkaiko Ordezkaritzak, urrian egingo den Arkitekturaren Astea dela eta, kartel-lehiaketaren edizio berria jarri du abian.
Aurten, Mugimendu Modernoaren arkitekturara itzuliko gara; urriaren 3tik 8ra, Arkitekturaren Astearen protagonista izango da.
Herritar guztiek parte har dezakete, eta parte-hartzaile edo unitate lehiakide bakoitzak (banakakoa edo kolektiboa) lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
Lanak irailaren 12ra arte jasoko dira, eta helbide honetara bidali behar dira: kultura.bizkaia@coavn.org. Irabazlearentzako saria 450 €izango da, eta bi aipamen ere emango dira, argitalpen-sorta baterako eskubidea emango dutenak.
Askatu zure alderdi sortzailea eta parte hartu lehiaketan