Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala - Bizkaiko Ordezkaritza
NABARMENA: Iritzi-inkestak eskuragarri daude “Elkargokidea” atalean
NABARMENAK
KULTURA ETA PRESTAKUNTZA AGENTA
-
BIA HAURRENTZAKO UDALEKUAK “LOTURAK: HIRI-AUZOA-ETXEA”
12 November, 2026
BIA HAURRENTZAKO UDALEKUAK “LOTURAK: HIRI-AUZOA-ETXEA” Bizi garen lekuen hirigintza-plangintzari eta hainbat eskalatako mugikortasunari buruzko sormen- eta gogoeta-ekintzak. Egunero, album ilustratuen aukeraketa berezi bat izaten dugu, proposatutako jarduerekin lotzen gaituztenak. Jolasaren eta jarduera sortzaileen bidez, banakakoak zein taldekoak, irudimenarekin eta tresna bereziekin, hiriari, auzoei eta etxeari buruzko begirada zabaltzeko instalazio iragankorrak garatzen ditugu. Gure eguneroko ibilbideak eta mugikortasun iraunkorraren garrantzia aztertzen […]
Segi irakurtzen ... -
BISITA GIDATUA “MARJINEN ARTEAN: BILBOKO ERALDAKETA POSTINDUSTRIALEKO ARKITEKTOAK”
10 November, 2026
BISITA GIDATUA MARJINEN ARTEAN: BILBOKO ERALDAKETA POSTINDUSTRIALEKO ARKITEKTOAK Bisitak XX. mendearen azken hamarkadetako eta XXI. mendearen hasierako Bilboko itsasadarraren eraldaketaren berrirakurketa feminista proposatzen du. Abandoibarrako Plan Maisua arkitektuek hiri-paisaia horren konfigurazioan duten zeregina ezagutzeko hari nagusia izango da. Mazarredoko Zumardian eta Begiratokian hasiko gara, Miró Hotelaren aurrean geldialdi bat eginez. Ingelesen Zelaitik jaitsi eta Abandoibarrako Erribera parketik jarraituko dugu. Pasealekutik, […]
Segi irakurtzen ... -
ARKITEKTOENTZAKO ChatGPT: I.A. Laguntzaile sortzaile eta tekniko gisa
6 November, 2026
ARKITEKTOENTZAKO ChatGPT: I.A. Laguntzaile sortzaile eta tekniko gisa (8 ORDU) ; IZAN-EMATEAK PROGRAMA 1. jardunaldia. ChatGPT eta bere aplikazioa arkitekturan. 2. jardunaldia. Oinarrizko proiektua eta administrazio-dokumentazioa. 3. jardunaldia. Zuzendaritza fakultatiboa eta obraren jarraipena. 4. jardunaldia. Bestelako baliabideak eta lotutako aplikazioakHIZLARIA Vicente Molina Domínguez (ESOARCH) PREZIOA 50,00 €, EHAEOko elkargokideak eta unibertsitateko ikasleak. 95,00 €, EHAEOko kide ez direnak. Oharra: Ikastaroan […]
Segi irakurtzen ... -
HAURRENTZAKO TAILERRA “MUGIKORTASUNA, BIZIKIDETZA ETA HIRITARTASUNA”
10 November, 2026
HAURRENTAZAKO TAILERRA MIGIKORTASUNA, BIZIDETZA ETA HIRITARTASUNA Espazio publiko ona hiri-garapen berriak sortzeko gaitasuna duena da, gure etxebizitzak, gure eraikinak, inguruko komunitateak eta hiria erlazionatzeko moduan eraginez. Eraikinen diseinua bezain garrantzitsua denez, eraikinen kalitatea eta esperientziak bermatu behar ditugu. Espazio publiko ona hiri-garapen berriak sortzeko gaitasuna duena da, gure etxebizitzak, gure eraikinak, inguruko komunitateak eta hiria erlazionatzeko moduan eraginez. Eraikinen diseinua […]
Segi irakurtzen ...
ZERGATIK ARKITEKTOAK?
TEKNIKARIRIK TREBATUENA
Arkitektoaren prestakuntza osoa da, bai arlo teknikoan, bai alderdi sozial eta artistikoan. Bera da, horrenbestez, aliaturik onena edozein motatako lanen ardura emateko.
JASANGARRITASUNA ETA AURREZPENA
Arkitektoa gai da edozein jaberi aholku emateko energia-gastuan aurrezteko komeni zaizkien neurrien inguruan, eta horrek dirua zein energia aurreztea ahalbidetzen du.
NAZIOARTEKO PRESTIGIOA
Bizkaiko arkitektoek, azken urteetan zehar, era aktiboan parte hartu dute Bizkaiaren eraldaketan, eta mundu-mailako ospea erdietsi dute.
ARKITEKTOA, TEKNIKARI OSOA
Espezializatutako arkitekto ugari dago, egitura-kalkuluan, instalazioetan, hirigintzan, argiztapenean, diseinuan, etxebizitzan, herritarren parte-hartzean, eta abarretan. Aurkitu gehien komeni zaizuna.
HIRI HOBEAK
Arkitektoa eragile nagusia da hiriaren eraldaketan, alde guztiak antolatuz eta ados jarriz: herritarrak, politikariak, sustatzaileak, eraikitzaileak…
ARKITEKTURA, ONDASUN SOZIAL GISA
Arkitekturak ondasun materialaren izaera gainditzen du; hain zuzen ere, eginiko eraikinen bidez, lekukotasuna ematen diegu etorkizuneko belaunaldiei, eta, era berean, aurreko belaunaldien lekukoa hartzen dugu.
BIRGAITZEA, AURRERA EGITEKO
Ekonomia-krisiko garai honetan, birgaitzea funtsezko lanabesa da arkitektoaren lanean. Ez dago inor arkitekto batek bezain ondo ulertuko duenik konpondu beharreko eraikinen konplexutasuna.
HIRI-BITARTEKARIAK
Arkitektoak dira bitartekaririk onenak eraikitakoaren eta hiriaren artean: beraien titulazio bikoitzari esker (teknikoa eta artistikoa), gai dira bai alderdi “materialei” (ekonomia, sendotasuna, iraunkortasuna), bai alderdi “immaterialei” (edertasuna, estiloa, moldakortasuna, kultura) antzemateko.






